Laonastes aenigmamus | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Diatomyidae (en) ![]() |
Generoa | Laonastes |
Espeziea | Laonastes aenigmamus [[Paulina D. Jenkins, C. William Kilpatrick, Mark F. Robinson, Robert J. Timmins|]], 2005 |
Laonastes aenigmamus edo kha-nyou[1] (laoseraz: ຂະຍຸ) Laoseko Khammouan eskualdean bizi den karraskari bat da. Espeziea lehenengo aldiz 2005ean deskribatu zuen Paulina Jenkinsen taldeak, eta pentsatu zuten hain zela ezberdina ezen Laonastidae izeneko familia berezitu bat behar zuela. Bertan zegoen genero bakarra Laonastes izango litzateke.
2006an Mary Dawsonek sailkapen hau kritikatu zuen, eta proposatu zuen genero hau Diatomyidae familiaren parte zela, orain dela 11 milioi urte desagertu zela uste zen familia[2]. Lazaro efektua jasan duen taxoi bat litzateke, beraz[3][4].
Arratoi handi batenitxura du, baina isatsa katagorri baten antzekoa da. Bere burezurra oso ezberdina da, beste animaliengandik bereizten duena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search